Menu Close

Atsekabea, arriskua haurtzaroan: filma

Atsekabea, arriskua haurtzaroan filmak amaren absentzia luzeak haurrarengan duen eragina erakusten du. Umezurztegi batean dauden hainbat haur erakusten dira. Urtebete baino gutxiagoko haurren artean, ama hiru hilabete baino gutxiagoko tartean itzultzen bada, umea azkar suspertzen da. Absentziak denbora hori baino gehiago irauten badu, ezinezkoa da haiekin harremanetan jartzea, eta pasibo eta apatiko bilakatzen dira, beren nortasunean kalteak eraginez. Haurraren garuna amak sortzen duen giro emozionalari esker garatzen dela ondorioztatu daiteke.


Atsekabea, arriskua haurtzaroan René A. Spitz eta Katherine M. Wolfen Grief, a peril in infancy ikerketaren itzulpena da. Bideoa moldatzera, banatzera edota partekatzera animatzen zaituztet. Domeinu publikoa den bideo originala National Library of Medicineren webgunean eskuratu dezakezue.

Creative Commons lizentzia
Lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude